Andoni Eguskiza Etxebarria, EGUSKIZA , Lagun onak pilota elkarteko lehendakari izendatu dute, aurten profesionalen maila utzi eta gero. Eguskiza, Zornotzako montorra auzoan jaio zen 1977ko abuztuaren 22an eta 2004az gerotik profesionalen mailan aritu da. Asegarcerekin, kontratua sinatu ondoren urrezko mailako lehen partidua 2004ko maiatzaren 1ean jokatu zuen.Orain hilabete batzuk, Asegarcek ez zion Eguskizari kontratua berritu eta profesionalen mailatik at geratu zen Zornotzako pilotaria. Ordutik Zornotzako “lagun onak” pilota elkartean aritu da buru belarri eta azken asanblada orokorrean elkartearen lehendakaritza Montorrakoaren esku uztea erabaki zuten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario