lunes, 14 de enero de 2008

Ibilaldia '08ren aldeko afaria


Maiatza hurbiltzen ari den bitartean, gero eta ugariagoak dira Ibilaldiaren aldeko ekimenak.Honen harira, datorren larunbatean, hilak 19, afari bat egingo da Zornotzan Ibilaldia '08ren alde. Uxarte sagardotegian izango da afaria eta Xabier Amuriza, Xabier Paya eta Oxagi taldeari egokitu zaie gaua alaitzea. Dagoeneko sarrerak salgai daude Zornotzako Amis bokategian eta El Cojo jatetxean, 25 euroren truke. Afaria 100 pertsonentzako izango da eta jakiin ahal izan dugunez, jende askok erosi du jada bere sarrera, nahiz eta gehienek, seguraski, azken ordurako utzi. Esan beharra dago, orain arte, hainbat eta hainbat ekimen egin direla Ibilaldiaren alde eta denek arrakasta handia lortu dutela; beraz, afari honetarako giro ona bermatuta dago.

“Patata”, berriro ere polemika iturri


Jakin ahal izan dugunez, Andres Nagel, Zornotzako monumenturik polemiko eta deigarrienaren egileak, salaketa bat jarri du Udalaren aurka, berari galdetu barik “Patata” lekuz aldatzea erabaki duelako. Azkenaldian hainbeste entzuten ari garen eskultoreen kexetako beste adibide baten aurrean gaudela, Bilboko Udalari Calatravarekin duen auziaren antzekoa. Eskultura hau jarri zenean, prezioak sekulako eztabaida sortu zuen, askok uste zutelako ez zuela merezi 200.000 euro inguru ordaintzeak. Beste behin, Gasteizko eskultura batekin trukatuko zela esan zen, eta orain, leku aldaketak auzitara eraman ditu Nagel eta Udala.

Berziklatzearen alde Zelaieta Zentroan

Hiru aste iraungo ditu Zornotzako Zelaieta zentroan dagoen berziklapenaren aldeko erakusketak. Hainbat panel informatibo eta zenbait artelan daude ikusgai exposizio honetan.
Panel informatibo hauetan, berziklatzearen aldeko abantailak agertzen dira batez ere, eta horretarako herri orotan erabilgarri dauden edukiontzien erabilpena sustatzen dute. Beira, plastikoa zein papera berziklatu beharraren zertarakotasuna azaltzen da, hamaika argudio eta gomendioren bidez.
Bestalde, artista batzuen lanak ere ikussgai daude, denak berziklatutako produktuekin eginda. Nolabait esateko berziklapenaren artea dela esan dezakegu.
Aukera ona da, berziklapenaren inguruan zenbait aholku jaso nahi dituenarentzat, azken finean aldaketa klimatikoaren garai honetan horren kontra bere aletxoa utzi nahi duenarentzat. Hala ere, ez du balio horra joan eta erakusketa ikusteak soilik, aholkuak praktikan jarrita ikusiko da benetako eraginkortasuna.

lunes, 7 de enero de 2008

Lapurreta uholdea Urtza tabernan

Bart goizaldean berriz ere sartu dira lapurrak Zornotzako Urtza tabernara. Hilabete bateko epean, laugarren aldia da horrelako albiste batekin esnatzen direla tabernako jabeak. Oraingoan, dirua, material elektronikoa eta ezer gutxi gehiago eraman duten arren, aurreko hiruretan, telebistak, tabakoa eta beste hainbat gauza eraman izan dituzte, tabernan kalte handiak eraginez. Izan ere, ateak, leihoa eta tabako makina, adibidez, apurtuta daude.

Ertzaintzak ikerketa bat abiatua du lapurra nor den jakiteko eta, adierazi dutenez, nor izan den jakitetik hurbil daude. Hala ere, oraindik ez da neurririk hartu lapurreta gehiago gerta ez daitezen.

Cheruiyot eta Bekele garaile Zornotzako nazioarteko krossean

Atzo, urtarrilaren 6an, jokatu zen Jauregibarria parkearen inguruetan Zornotzako Nazioarteko krossa. LIV. edizioa izan zen atzokoa eta Tariku Bekele etiopiarrak eta Keniako Vivian Cheruiyotek lortu zuten garaipena, pronostikoetan hutsik egin gabe.
Gizonen artean, azken une arte lehia latza mantendu zen azken sprintean Tariku Bekele nagusitu zen arte. Emakumeetan ordea, lasterketa hasieratik argitzen joan zen eta esan bezala aurreritziak betez Vivian Cheruiyotek lortu zuen lehen postua.
Jende ugari batu zen Jauregibarria parkearen inguruetan, urteroko ezinbesteko zita bilakatu baita Zornotzako Nazioarteko Krossa askorentzat, atzokoan gainera eguraldia ere lagun, aukera paregabea inguru eder batez gozatzeko.

Errege magoak Zornotzan

Pasadan larunbatean iritsi ziren Errege Magoak Zornotzara beraien karrozen gainean. Belengo estalpetik atera eta Zornotzako Udaletxera heldu ziren arratsaldeko 8ak inguran. Bertan ehundaka haur zeuden itxaroten, Meltxor, Gaspar eta Baltasarri beraien gutunak emateko.

Giro polita sortu zen udaletxeko plazan musikaren erritmora, gabon giroko azken usainak aprobetxatu nahian zebiltzan zornotzar ugari eta.

Haurrek jostailuak eskatzen zituzten eta gurasoek ziur aski, hurrengo egunean zozketatuko zen haurraren loterian zerbait tokatzea.

Ilusioa andana, gabonetan urtero gertatzen den bezala!!

lunes, 17 de diciembre de 2007

Ibilaldiaren alde pilota partiduak

Pasadan ostiralean jokatu ziren ibilaldia 08ren aldeko pilota partiduak, Amorebieta- Etxanoko frontoian. Pilotalekua lepo eta kaiolan protagonistak, Titin III eta Zubieta VS Capellan eta Barriola. Emaitza gutxienekoa izan zen, aurtengo ibilaldiaren aldeko partidua izan baitzen. Giro polita sortu zen, frontoiaren inguruetan eta baita barruan ere. Haurrak helduak eta zaharrak denak euskarari bultzadatxo bat emanez, pilota festaz gozatzera.

Azkenean 22-20 tititin eta Zubietaren alde. Ikusleak pozik partidu ona izan zelako eta antolatzaileak ere bai aurrikuspenak soberan bete zirelako.