Pasadan ostiralean jokatu ziren ibilaldia 08ren aldeko pilota partiduak, Amorebieta- Etxanoko frontoian. Pilotalekua lepo eta kaiolan protagonistak, Titin III eta Zubieta VS Capellan eta Barriola. Emaitza gutxienekoa izan zen, aurtengo ibilaldiaren aldeko partidua izan baitzen. Giro polita sortu zen, frontoiaren inguruetan eta baita barruan ere. Haurrak helduak eta zaharrak denak euskarari bultzadatxo bat emanez, pilota festaz gozatzera.Azkenean 22-20 tititin eta Zubietaren alde. Ikusleak pozik partidu ona izan zelako eta antolatzaileak ere bai aurrikuspenak soberan bete zirelako.




