lunes, 14 de enero de 2008

Berziklatzearen alde Zelaieta Zentroan

Hiru aste iraungo ditu Zornotzako Zelaieta zentroan dagoen berziklapenaren aldeko erakusketak. Hainbat panel informatibo eta zenbait artelan daude ikusgai exposizio honetan.
Panel informatibo hauetan, berziklatzearen aldeko abantailak agertzen dira batez ere, eta horretarako herri orotan erabilgarri dauden edukiontzien erabilpena sustatzen dute. Beira, plastikoa zein papera berziklatu beharraren zertarakotasuna azaltzen da, hamaika argudio eta gomendioren bidez.
Bestalde, artista batzuen lanak ere ikussgai daude, denak berziklatutako produktuekin eginda. Nolabait esateko berziklapenaren artea dela esan dezakegu.
Aukera ona da, berziklapenaren inguruan zenbait aholku jaso nahi dituenarentzat, azken finean aldaketa klimatikoaren garai honetan horren kontra bere aletxoa utzi nahi duenarentzat. Hala ere, ez du balio horra joan eta erakusketa ikusteak soilik, aholkuak praktikan jarrita ikusiko da benetako eraginkortasuna.

No hay comentarios: