lunes, 14 de enero de 2008

“Patata”, berriro ere polemika iturri


Jakin ahal izan dugunez, Andres Nagel, Zornotzako monumenturik polemiko eta deigarrienaren egileak, salaketa bat jarri du Udalaren aurka, berari galdetu barik “Patata” lekuz aldatzea erabaki duelako. Azkenaldian hainbeste entzuten ari garen eskultoreen kexetako beste adibide baten aurrean gaudela, Bilboko Udalari Calatravarekin duen auziaren antzekoa. Eskultura hau jarri zenean, prezioak sekulako eztabaida sortu zuen, askok uste zutelako ez zuela merezi 200.000 euro inguru ordaintzeak. Beste behin, Gasteizko eskultura batekin trukatuko zela esan zen, eta orain, leku aldaketak auzitara eraman ditu Nagel eta Udala.

No hay comentarios: